Euskal literatura
Leku hutsak, hitz beteak
Esaera zahar baten arabera, "soineko guziek badute beren ifrenzua. Hori gogoan, Bernardo Atxagak bere nobela eta poemen sorburua azaltzen du dokumentalean, haien ifrentzua. Gaiak: Victor de l´Aveyron "enfant sauvage" delakoaren bizitzako pasarte bat; Asteasuko eskola txikiko erretratu zaharra, eta haren mezua; 1970 urte inguruan Bilbok zer giro zuen, eta zer ikas zezakeen idazle batek han; gizon baten eritasun arinak zer ondorio literario izan zituen. Irudiz irudi, Juanfe Garcesek argia eman die gaiei. Zuzendaria: Joxe Anjel Arbelaitz Produktore exekutiboa: Josu Erguin ETB, S.A.U.ren Produktore Ordezkaria: Elena Gozalo García Zuzendari Laguntzailea: Olatz Yarza Kameralaria eta editorea: Juanfe Garces