Beste hizkuntzak

LINGOLANG: ERABILERA TUTORIALA

2015eko otsailakren 23a 939 0 0

Lingolang.net Euskaltzaleen Topaguneak aniztasunaren gaia ikastetxeetan lantzeko sortutako egitasmoa da. Euskaltzaleen Topagunea, Euskal Herriko luze zabalean kokaturiko 96 Euskara Elkartek osaturiko mugimendua da. Euskararen normalizazioaren bidean euskaltzaleak trinkotu eta euskaraz bizitzeko guneak eta uneak sortzea du helburu, hiztun komunitatea erdigunean ipiniz. Hainbat arlo jorratzen ditugu, ala nola, kultura, aisialdia, haur eta gazteak, mintzapraktika, tokiko komunikabideak eta sentsibilizazioa. Sentsibilizazioaren baitan aniztasunaren gaia jorratzeko apustua egin du Euskaltzaleen Topaguneak azken urteotan. Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar ditugu. Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakar eta, dakizunez, egoera gutxiagotuan dago. Gainera, gurean beste hizkuntza ugari bizi dira, asko azken urteetan etorri diren pertsonek ekarriak. Aniztasuna, beraz, etxean daukagu. Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasiz gero, denok aberastuko gara. Eta bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara izan dadila guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza. Horixe da Euskaltzaleen Topagunearen nahia eta apustua. Helburu horiek bultzatzeko hainbat egitasmo abiatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak; Auzoko, non euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea duen xede, hiztegitxoak, hizkimizki.com eta hiztegitxoak.eu; euskara erdigunean jarriz hainbat hizkuntzetara eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak, Onki Xin; herrietara datozen etorri berrientzako harrera egitasmoa eta begi bistan duzun lingolang.net.

http://www.lingolang.net/

Iruzkinak(0)

Erlazionatutako baliabideak