Lizentziak



Creative Commons

Erabiltzaileek KLIKASIn egiten dituzten ekarpenak eta edukiak (baliabideak) ez dira plataforman gordetzen, kanpo-plataformetan baizik. Baliabide bakoitza plataformara igotzen duen pertsona egile bakartzat hartzen da, nahiz eta egilekideak izateko aukera ere egon. Hori guztia Creative Commonseko Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziaren baldintzen arabera gauzatzen da.

Aitortu-Partekatu-Berdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentzia:

Hemen eskaintzen den edozein informazio kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatu eta zabaldu ahal da, eta lan eratorriak egin daitezke, hurrengo baldintzak betez gero:

  • Aitortu — Erabiltzaileak lanaren kredituak aitortu behar ditu, egileak edo baimendunak zehaztutako eran (baina ez du aditzera emango haien babesa duenik edo haiek lana modu horretan erabiltzea babesten dutenik).

  • Partekatu baimenaren arabera — Lana itxuraldatu edo bestelakotzen badu lan eratorri bat sortzeko, emaitza hori bana dezake soilik baimen berberaren, antzeko baimen baten edo horrekin bateragarria den baimen baten pean.



“Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera Espainian” delako lizentziarekin, erabiltzaileek lanak eta lan eratorriak kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatu eta zabaldu ahal dituzte, edukiak sortu dituzten erabiltzaileek webgunean horretarako gaitutako euskarriaren bitartez kontrakoa esan ezean. Lizentzia horren baldintzak hemen ikus daitezke:http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu. Creative Commons lizentziapean ez dauden materialei eta edukiei dagokienez, egile-eskubideen gaineko legeen arabera, ezin dituzu lege horiek babestutako materialak, marka erregistratuak edo beste pertsonaren batenak diren bestelako materialak (egilekide gisa egindako lanak barne) argitaratu, aldatu, banatu ezta kopiatu ere, eskubide horien jabeek aurrena baimendu gabe. Baliabide horiek igotzen dituen erabiltzaileak baimena hori lortzeko erantzukizuna du, eta ez dagokio AZKUE FUNDAZIOAri baimenak lortzea eta ez du arrazoi horiengatik inolako erantzukizunik izango.

Arduradun batek igotzen diren baliabide guztiak gainbegiratu behar ditu (arduraduna AZKUE FUNDAZIOA izango da, Irakasleek igotzen dituzten baliabideen kasuan, eta Irakasle bat edo gehiago, Ikasleek igotzen dituzten baliabideen kasuan). Hala ere, AZKUE FUNDAZIOAk eskubidea du haren ustez eduki fidagarri eta kalitatezkoak sortuko dituzten erabiltzaileei argitalpen askeko lizentzia emateko.

AZKUE FUNDAZIOAk, plataformaren administratzaile den heinean, eskubidea du ustez faltsuak diren, hirugarrenen eskubideak urratzen dituzten edo iraingarriak diren baliabideak ezabatzeko, argitalpen askeko lizentzia eman duen kasuetan ere.

Software kredituak


Irudien Kredituak