Baldintzak eta pribatutasun politika

AZKUE FUNDAZIOAk adierazten du Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) errespetatzen eta betetzen duela, baita lege horrekin bat datozen arau guztiak ere.

Horregatik, AZKUE FUNDAZIOAk, webgune honen titular den heinean, atari honek eskaintzen dituen zerbitzuetan erabiltzaileak eman ditzakeen datu pertsonalen gaineko pribatutasun-politika modu argian adierazten du agiri honetan, baita datu horiek nola tratatuko diren ere, erabiltzaileak berak askatasunez eta borondatez erabaki dezan bertako formularioen bitartez datu pertsonalak eman nahi dituen ala ez.

Erabiltzaileak, webgunean sartu eta hori erabiltzearekin batera, pribatutasun-politika honetan biltzen diren zehaztapenak eta baldintzak onartzen ditu eta beteko dituela hitzematen du, baita lege-oharrean eta erabilera-baldintzetan zehazten diren xedapenak ere. Beraz, Fundazioak erabiltzaileari agiri hau arretaz irakurtzea gomendatzen dio.

Profila sortzeko eta komunitatean parte hartzeko, erabiltzaileak datu batzuk eman behar ditu (izena, abizena, jaioteguna...). Horrez gain, datu gehiago eman ditzake (argazkia edo abatarra...)

Erabiltzailearen ordenagailuaren bitartez, beste datu batzuk automatikoki biltzen dira, eta ordenagailuak automatikoki bidaltzen ditu zerbitzarian sartzearekin batera, esaterako: Interneteko protokolo-helbidea eta webgunean sartzeko erabiltzen den web-nabigatzailea.

Izena emateko prozesuan edo erabiltzaileak webgunea erabiltzen duen bitartean biltzen diren datu pertsonalak AZKUE FUNDAZIOAk tratatuko ditu bakarrik. AZKUE FUNDAZIOAk ez dizkie erabiltzailearen datu pertsonalak inolaz ez hirugarrenei lagatzen, alokatzen, ezta transmititzen ere. Hala ere, AZKUE FUNDAZIOAk erabiltzaileari fundazioarekin harremana duten berritasunen, lehiaketen, ekintzen eta zerbitzuen gaineko informazioa bidal diezaioke.

Webgunean dauden formularioen bitartez biltzen diren datuak AZKUE FUNDAZIOAk sortutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuan gordetzen dira, eta fitxategia fundazioaren ardurapean dago. Fitxategi hori Datuen Babeserako Espainiako Agentzian behar bezala erregistratuta dago, arduradunaren izenean.

Webgunearen arduradunak beharrezkoak diren neurri teknikoak eta segurtasun-neurriak erabili ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, erabili eta atzitzen direla saihesteko, teknologiaren egoera kontuan hartuta beti.

Izena ematen duenaz bestelako hirugarren pertsona fisiko baten datu pertsonalak sartuz gero, datu horiek sartzen dituenak hirugarren horri pribatutasun-politika honen puntuen berri eman behar dio aurrena, eta, bereziki, AZKUE FUNDAZIOAri egiaztatu egin behar dio datuen titularraren baimena duela.

Erabiltzaileak AZKUE FUNDAZIOAri baimena espresuki ematen dio sare sozialetan, aurkezpenetan, marketin-materialetan, etab. haren erabiltzaile-izena, abatarra edo logotipoa erabiltzeko, hirugarrenei plataformaren funtzionaltasunak eta erabilerak azaltzeko asmoarekin.

AZKUE FUNDAZIOAk, indarreko legeen arabera, zehazten diren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubideak aitortzen dizkio erabiltzaileari. Hori gauzatzeko, erabiltzaileak info@azkuefundazioa.org e-mailera edo Plaza Agoitz, 1 - 48015 Bilbo helbidera eskaera bidali behar du.

Geroko jakinarazpenak

Erabiltzaileak badaki eta espresuki onartzen du AZKUE FUNDAZIOAk fundazioarekin harremana duten berritasunen, lehiaketen, ekintzen eta zerbitzuen gaineko informazioa bidal diezaiokeela erabiltzaileak plataforman alta egin zuenean eman zuen e-posta helbidera.

KLIKASI - ERABILERA BALDINTZAK

Ohartarazi den bezala, zerbitzuan sartu edo hori erabiltzearekin batera, erabiltzaileak, erabilera-baldintza hauen zehaztapen eta baldintza guztiak onartzeaz gain, konpromisoa hartzen du errespetatu eta bete egingo dituela.

Plataformaren erabilera

KLIKASI plataforma irekia da, eta bertan, erabiltzaile guztiek argitaratzen diren eduki guztiak ikus ditzakete.

Eduki berriak argitaratu edo daudenak partekatu nahi izanez gero, erabiltzaileak izena eman behar du.

KLIKASI beste webguneetarako estekak biltzen dituen plataforma da. KLIKASIn erakusten diren edukiak ez dira plataforman bertan gordetzen, baizik eta horiek atzitzeko bideak eta estekak eskaini egiten dira. Beraz, KLIKASIn baliabide berriak argitaratzeko, eduki motaren arabera dagokien plataforman dagoeneko plazaratuta egon behar dira.

Sartzeko baldintzak

  1. 18 urte baino gutxiago dituzten erabiltzaileak

18 urte baino gutxiago dituzten erabiltzaileak Ikasle gisa gehituko dira KLIKASIn automatikoki.

14 urte baino gutxiago dituzten erabiltzaileak

Erabiltzaile hauen profilek behintzat irakasle eta ikastetxe batekin lotura izan behar dute, nahitaez. Irakasle arduradunak erabiltzailearen izenean argitaratuko ditu edukiak eta “Ikasle” erabiltzaile motarekin lotuta egongo da, baliabidearen egilekide gisa.

Beraz, motako honetako erabiltzaileek, hau da, 14 urtetatik beherako Ikasleak, ez dute edukirik plazaratuko KLIKASIn. Aldiz, gustuko dituzten edukiei botoa emateko aukera izango dute.

Profil publikoari dagokionez, ez dute agerian dagoen profilik izango, ezta abatarrik ere.

14 eta 18 urte arteko erabiltzaileak

14 eta 18 urteko arteko adina dutenek KLIKASIn izena ematen dutenean, profila sor dezakete baldintza batzuen arabera.

Izena ematen dutenean, aitortu behar dute baldintza hauek betetzen dituztela, hots, 14 urte baino gehiago dituztela eta hemen adierazten diren erabilera-baldintzak ulertzen, onartzen eta betetzen dituztela.

Aitzitik, 14 eta 18 urte artekoa izanez gero, behintzat “Irakasle” eta "Ikastetxe” baten baimena beharko dute, eta azken horiek erabiltzaileek plataforman gauzatutako ekintzak gainbegiratzeko ardura izango dute.

Kasu horretan, erabiltzaileen profilak “Ikasle” gisa sortuko dira, besterik adierazi ezean, eta “Irakasle” arduradunek erabiltzaileek sortzen edo argitaratzen dituzten edukiak gainbegiratu egingo dituzte aurrena. Erabiltzaileek gordetzen diren eduki guztiak ikus ditzakete eta horiekin elkarreragin (puntuatu, iruzkindu, etab).

14 eta 18 urte arteko “Ikasle” profil horietan, erabiltzaileen benetako izenak ez dira KLIKASIn agertuko, eta horien ordez, goitizenak erabiliko dira. Halaber, erabiltzaile horien profiletan ez da argazkirik agertuko, eta eskaintzen diren abatarretako bat aukeratu beharko dute.

  1. 18 urte baino gehiago dituzten erabiltzaileak

Kasu honetan, erabiltzaileek beren datu pertsonalak emango dituzte eta KLIKASIn zer-nolako papera bete nahi duten erabaki: “Ikasle”, “Irakasle” ala “Sortzaile”. “Irakasle” profilek ikastetxe batekin lotura izan dezakete, baina ez da derrigorrezkoa. Sortzaileek edukiak sortzen dituzte, eta ez dute harremanik inongo ikastetxerekin, ezta hezkuntza arautuarekin ere.

  1. Hezkuntza arautuko ikastetxeak

KLIKASIn aurretik rol horrekin izena eman duen irakasle batek ikastetxearen alta egingo du. AZKUE FUNDAZIOAk ikastetxea benetan existitzen dela baieztatuko du, eta horren alta egiten duen irakaslea ikastetxe horren administratzaile izendatuko da automatikoki.

Ondoren, gainerako Irakasleak eta Ikasleak ikastetxera atxiki ahalko dira.

Ikastetxeak harremanetan jartzeko datuak, harekin lotura duten Irakasleen eta Ikasleen zerrenda eta haren izenean argitaratu diren baliabideen zerrenda erakusten dituen fitxa bat izango du.

  1. Bestelako ikastetxeak

Hezkuntza arautukoak ez diren baina euskarazko edukiak hedatzeko helburua duten ikastetxeek, akademiek, erakundeek, eskolek, etab. ere parte har dezakete KLIKASIn.

Horien profilak sortzen direnean, AZKUE FUNDAZIOAk balidatuko ditu.

Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak direla baieztatzeko, AZKUE FUNDAZIOAk datuak egiaztatzea eska dezake NANaren edo agiri baliokide baten fotokopiaren baten bitartez. AZKUE FUNDAZIOAk sortu den kontua blokeatzeko edo ezabatzeko eskubidea dauka, eskatu diren datuak aurkeztu ezean.

Erabiltzaileak plataforman izena ematen duenean, pasahitza aukeratu beharko du, eta pasahitz horren erantzulea izango da. Beraz, erabiltzaileak bere erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin egiten diren ekintzen erantzulea izango da.

AZKUE FUNDAZIOAk hirugarrenen eskubideak urratzen dituzten edo iraingarriak diren erabiltzaile-izenak (xenofoboak, homofoboak, arrazistak… ) ez onartzeko edo ezabatzeko eskubidea dauka.

Erregistroa

Izena ematea eta plataforma erabiltzea dohainik da erabiltzailearentzat.

Plataforma erabili eta edukiak eskuratu ahal izateko, izena eman behar da bertan. KLIKASI plataforman izena emateko prozesua oso erraza da, eta www.KLIKASI.org webgunearen bitartez gauzatzen da, “Erregistroa” sakatuz.

  1. Datu batzuk eskatzen dira (izena, abizenak, jaioteguna, e-maila, pasahitza), eta erabiltzaile mota aukeratzea (“Ikasle”, “Irakasle” edo “Sortzaile”).

  2. Kontua balidatzen da, eta erabilera-arauen gaineko informazioa ematen da.

Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak eta benetakoak izan behar dira. Erabiltzaileak plataforman erregistratzeko ematen dituen datu guztiak egiazkoak eta benetakoak direla bermatzen du. Halaber, erabiltzaileak AZKUE FUNDAZIOAri ematen dizkion datuak eguneratuta izateko erantzukizuna du. Nolanahi ere, erabiltzailea izango da egindako adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen edo AZKUE FUNDAZIOAri edo hirugarrenei eragindako kalteen erantzule.

Erabiltzaileak izena ematearekin batera, erabiltzaile-baldintzak onartzen ditu.

Behin izena emanda, erabiltzaileak eduki berriak argitaratzeari ekin diezaioke.

Plataforman baja ematea

Erabiltzaileak edozein momentutan baja eman dezake. Hori egiteko, profilaren konfigurazioan sartu behar du, eta "Kontua ezabatu" botoia sakatu.

Profila erabiltezin geratuko da automatikoki.

Erantzukizuna

AZKUE FUNDAZIOAk ez du erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaileek KLIKASIn dauden tresnak erabiliz plazaratzen dituzten iruzkinengatik, iritziengatik, argitalpenengatik edo adierazpenengatik, eta horiek egiteko edo igotzeko erabili den profilaren jabeak dauka horien erantzukizun zuzena.

Halaber, erabat debekatuta dago profilak sortzea beste erabiltzaileei erasotzeko, legez kontrakoak diren edo baimentzen ez diren ekintzak gauzatzeko, iruzur egiteko edo besteen izena belzteko edo AZKUE FUNDAZIOAren erabilera-arauak hausten dituzten jarduerak burutzeko

KLIKASIn AZKUE FUNDAZIOAk kudeatzen ez dituen beste webguneak, blogak eta materialak atzitzeko estekak daude. AZKUE FUNDAZIOAk ez ditu horiek kontrolatzen, eta du horien gaineko erantzukizunik bere gain hartzen.

Aldaketak

AZKUE FUNDAZIOAk eskubidea du plataformako informazioa, konfigurazioa eta itxura, plataformara sartzeko baldintzak, eta, hala dagokionean, kontratazioa edozein unetan aldatzeko eta eguneratzeko, aurretik jakinarazi gabe. Halaber, zerbitzuaren ezaugarriak alda daitezke aurrerapen teknikoei egokitzeko edo ezaugarri gehiago gehitzea ahalbidetzen duten hobekuntzak egiteko.

KLIKASI PLATAFORMA - ERABILERA ARAUAK

Arau hauen xedea da plataformaren erabilera egokia bermatzea eta sarean baliabideak trukatzeko ingurune positiboa sortzen duen bizikidetza ahalbidetzea. Arau hauek erabilera-baldintzen osagarri dira.

KLIKASIren funtsezko xedea da euskarazko baliabideak aske eta dohainik trukatzea, eta, ildo horretatik, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du plataforma legeen, moralaren eta onartu ohi diren jardunbide onen eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko.

Zehazki, erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Izena ematean, egiazko eta benetako datuak ematea. Profil faltsurik ez sortzea edo hirugarrenen profilak haien baimenik eta onarpenik gabe ez sortzea.

  2. Plataforma ez erabiltzea inolako publizitaterik edo propagandarik sartzeko edo hedatzeko, eta bereziki, zabor-posta, kate-gutunak eta piramide-iruzurrak.

  3. Plataforma ez erabiltzea baliabide edo informazio lizunak, legez kontrakoak, kalumniazkoak, ezmoralak edo ezegokiak trukatzeko.

  4. KLIKASI ez erabiltzea birusik, publizitate-erauntsirik, malwarerik, eta, oro har, zerbitzuaren arduradunen, haien hornitzaileen edo Interneta erabiltzen duten hirugarrenen sistema informatikoei kalte egiteko programak barreiatzeko.

  5. Ez hedatzea, transmititzea edo hirugarrenentzat eskuragai jartzea mezuen konfidentzialtasuna edo datu pertsonalen gaineko legeak hausten duen informaziorik, osagairik edo edukirik.

  6. Erabiltzaileek AZKUE FUNDAZIOA gerta daitezkeen eta erabiltzaileek azaldutako edozein erabilera-arau ez betetzearen ondorioz sor litezkeen erreklamazioetatik, isunetatik, zigorretatik edota zehapenetatik libratuko dute, eta, horrez gain, AZKUE FUNDAZIOAk jasotako kalteengatik dagozkion kalte-ordainketak eskatzeko eskubidea dauka.

  7. AZKUE FUNDAZIOAk lehiaketak edo kanpainak antola ditzake plataforma ezagutarazteko, parte-hartzea bultzatzeko edo kalitate handiena duten edukiak saritzeko. Hori gauzatzeko, parte-hartzeko oinarriak ezarriko ditu kasu bakoitzean. Lehiaketa horiek edozein unetan aldatzeko, eteteko edo kentzeko eskubidea dauka.



Igotzen diren baliabideei dagokienez, erabat DEBEKATZEN da:

  1. Funtsezko eskubideei eta konstituzioz eta nazioarteko itunez babestuta dauden askatasun publikoei eraso egiten dieten edozein motako informazio, osagai edo eduki hedatzea, transmititzea edo hirugarrenentzat eskuragarri jartzea.

  2. Eduki arrazistak, xenofoboak, pornografikoak edo pedofiloak, terrorismoa goraipatzen duten edukiak edo giza eskubideei eraso egiten dieten edukiak igotzea.

  3. AZKUE FUNDAZIOAren edo hirugarrenen jabetza intelektuala eta industriala, patenteak, markak edo egile-eskubideak urratzen dituen edozein motako informazio, osagai edo eduki hedatzea, transmititzea edo hirugarrenentzat eskuragarri jartzea. Hau da, jabetza intelektualaren gaineko legearen arabera, debekatuta dago hirugarrenen edukiak baimenik gabe trukatzea.

  4. Informazio edo eduki faltsuak, zalantzazkoak edo zehaztugabeak igotzea edo hedatzea, horiek jasotzen dituenak gaizki ulertzera eramanez.

  5. Plataforma helburu komertzialetarako edo norberaren interesak bultzatzeko erabiltzea.

Azaldutako edozein erabilera-arau bete ezean, AZKUE FUNDAZIOAk, larritasunaren eta haren irizpidearen arabera, erabiltzailearen profila berehalakoan eteteko edo ezabatzeko eskubidea dauka, aurretik abisatu gabe, eta, kasuan kasu, plataformaren arauak betetzen ez dituzten edukiak ken ditzake.

Profil bat eteteak edo ezabatzeak erabiltzaileari ez dio kalte-ordainketarik jasotzeko eskubiderik ematen.

Helburu horietarako, indarreko legeak bete ez direla ikusiz gero edo delitu baten susmoa izanez gero, AZKUE FUNDAZIOAk autoritate judizial edo polizia eskudunari jakinaraziko lioke eta horiekin kolaboratu.

Halaber, gogorarazten da AZKUE FUNDAZIOA ez dela erabiltzaileak dauden tresnak erabiliz argitaratzen dituen iritzien, adierazpenen edo iruzkinen erantzulea. Gogorarazten da horien erantzulea plataformara sartzeko pasahitzen jabea dela, eta, ondorioz, horiek egitean kontuz aritzea gomendatzen dugu.